Ekitaldiaren azalpena
Basque Culinary Centerrek Hezkuntza Gastronomikoari buruzko Nazioarteko Batzarraren lehen edizioa antolatu du, Gastronomia Zientzien irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen inguruko ezagutzak zabaltzeko, partekatzeko eta horien inguruan eztabaidatzeko asmoz.
Ekitaldiak irakasleak, eremu akademiko eta pedagogikoko adituak eta ikastetxeetako profesionalak bilduko ditu, gorantz doan hezkuntza-eremu baten etorkizunaz eztabaidatzeko.
Ekitaldiaren bi egunetan, sektoreko joerak ez ezik, ikaskuntza-metodologia berriak eta teknologiak eta digitalizazioak ikasgeletan duten rola aztertuko dira. Horretarako, hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak egingo dira.
IBERIA, jardunaldiko airelinea ofizial bezala, Kongresuko parte hartzaileei %10eko deskontua eskainiko dizkie. Deskontuaz gozatu nahi baldin baduzu, ekitaldiko egiaztagiria honako helbidera bidali ezazu: gastroeducation@bculinary.com
Call for papers
AURKEZTU ZURE LANA ETA PARTE HARTU EKITALDIAN!
Zure lana aukeratuz gero, 10 minutuko hitzaldi bat emateko aukera izango duzu, eta, amaitu ondoren, ikusleen galderei erantzun ahalko diezu. Hitzaldiak aurkezpen baten laguntzaz eman beharko dira.
LANA GAZTELANIAZ NAHIZ INGELESEZ EGINA IZAN DAITEKE, BAINA HAUETAKO ARLO BATI BURUZKOA IZANGO DA:
- Arloa 01 Irakaskuntza-ikaskuntzarako metodologia aktiboak
- Arloa 02 Gastronomiaren eduki berriak eta diziplinartekotasuna
- Arloa 03 Jarraipena egiteko eta ebaluatzeko sistemak diseinatzea, gaitasunen garapenarekin bat etorriz
- Arloa 04 Irakaslearen rol berria
- Arloa 05 Ikaslearen rola eta esperientzia
- Arloa 06 Hezkuntzaren teknologiak eta digitalizazioa
Hitzaldietarako lanak aurkezteko, dokumentu bat bidali beharko da, honako datu hauek adierazita:
- Egileen izen-abizenak
- Zer erakundetan lan egiten duten
- Egileen curriculum vitae laburra
- Egileen helbide elektronikoa
- Lanari dagokion arloa
- Hitzaldiaren izenburua
- Hitzaldiaren laburpena (10-15 lerro)
- Gako-hitzak (5-8 hitz)
Lanak aurkeztearekin lotutako egun garrantzitsuak:
-
apirilak 20
Hitzaldietarako lanak aurkezteko azken eguna
-
maiatzak 11
Hautatutako hitzaldien eta hizlarien inguruko ebazpena
-
ekainak 5
Behin betiko aurkezpena bidaltzeko azken eguna
Deialdian parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu bat helbide elektroniko honetara:
Airelinea ofiziala